“19 musikariek eta zuzendariak soinu makina trinko eta ezin hobea osatu zuten. Taldeari, maisuaren putz malgu eta egokikorra erantsi zitzaion, erosotasun osoz. Sarrera ezin eutsizko bat egin ondoren, lehen bi musika lanetatik hasita, ez zuen saiakuntzak duen sendotasunaren zalantza izpirik utzi” Iñaki Zarata - EL DIARIO VASCO 2005/11/06
Pirineos Jazz Orchestra Europako mugan zeharko lehen Orkestra da.
2003. urtean sortu zen. Akitania, Nafarroa eta Euskadiko musikari onenetako batzuk ditu kide.
CONSEIL REGIONAL D’AQUITAINEren, NAFARROAKO FORU GOBERNUAren eta EUSKO JAURLARITZAren Mugan zeharko Lankidetza Funtsen dirulaguntzak izan ditu, baita FEDER Europar Funtsena ere / Kultura eta Hezkuntzarako INTERREG Programa.
2003/2004 denboraldiak Orchestrak itzuli bat egin zuen Akitania-Euskadi-Nafarroa eskualdeko Antzoki eta Auditorio nagusietan.
2003. urtean lehen CDa argitaratu zuen Baionako AGORILA zigiluarekin. Orkestrako kideen 11 jatorrizko lan ditu.
2005. urtean, hainbat Jazzalditan aurkezteaz gainera, 2 kontzertu egin zituen Donostiazko Kursaal Auditorioan eta Iruñeko Gayarren Antzokian, Randy Brecker tronpeta jotzailearekin batera, entzute handiko Ipar Amerikako musikariarekin.
Orkestraren bigarren CDaren grabazioa ere egin zuten, “Transatlantic connection”.
2006ko maiatzean, “Transatlantic connection” argitaratu zuten. Diskoak 11 lan ditu, besteak beste, Randy Brecker, Iñaki Askunze, Ruper Ordorika, Pat Metheny eta Herbie Hancock-enak.
CONTACTO:
Manu Aguirre sarasuas@euskalnet.net 636-978544
Iñaki Askunze iaskunze@hotmail.com 626834780